Aktualitatea
 
Albisteak

2009az geroztik, Navarra Film Commission-ek laguntza ematen die Nafarroan filmatu nahi duten ikus-entzunezkoen sektoreko enpresei eta profesionalei. Makina bat zerbitzu eskaintzen ditu doan; besteak beste, kokalekuak bilatzea, ekoizpen-logistikan laguntzea, filmaketa egiteko baimenak kudeatzea, erakunde eta organismo interesgarriekiko koordinazioa, ostatuei eta jatetxeei buruzko argibidea eta diru-laguntzen deialdiei buruzko argibidea. 2012an, INAAC Fundazioaren zinema-bulegoak 34 ikus-entzunezko proiekturi eman die aholkularitza.

Islama eta Magrebeko islamismoak, bizitza aldatzeko pedagogia, migrazioak, heriotza-zigorra, babesgabetasun juridikoa eta Palestinako emakumeen borroka jorratuko ditu, besteak beste, Mundua eta Giza Eskubideak Zinemaldiaren VIII. edizioak, maiatzaren 18tik 24ra, Golem Baiona zinema-tokietan. IPES Elkartea, Amnistía Internacional, Golem eta Rinaldi Fundazioa antolatzaile direla, zinemaldiak sei film emanen ditu, eta adituek haietako bakoitza aztertu eta eztabaidatuko dute.

Besteak beste, Zugarramurdi, Baztan, Eunate eta Gares agertuko dira Patxi Úriz nafar zinemagilea filmatzen ari den dokumentalean. Navazonia, alquimistas y chamanes lanak, zehazki, Garesen finkatu den naturopata baten istorioa kontatuko digu; urtero, Brasilgo oihanera joaten da hango gizon jakintsuengandik ikasteko eta bertako sendabelarretan jakiteko, ondotik Nafarroan erakuste aldera. Grabazioa bukatzeko, Patxi Úrizek crowdfunding sistemari heldu dio; hots, jende askok egiten dituen diru ekarpen txikietan datzan dirubidea da.

Nafarroako konkistaren 500. urtemugaren karira, euskarazko Gartxot, konkista aitzineko konkista animaziozko filma Iruñeko, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako zinematara itzuli da. Nafarroako hiriburuari dagokionez, maiatzaren 11tik ikusgai dago Olite zinema-tokietan. Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak zuzendurik, filmaren oinarria Arturo Campión iruindar hizkuntzalariak zabaldutako Gartxot koblakariari buruzko kondaira da. Filma hainbat zinema jaialditan aukeratu dute; besteak beste, Málagakoan, Chilemonos jaialdian (Txile), Regensburgekoan (Alemania) eta Kimera zinemaldian (Italia).

Nafarroako eta Mexikoko kultura eta zinema Regensburgeko CinEScultura Espainiar Zinemaren Jaialdiko protagonista nagusiak izanen dira. Jaialdia maiatzaren 15etik ekainaren 6ra bitarte eginen da. Nafar zinemari eskainitako programazioan Ane Diézen eta Félix Viscarreten gaineko bi atzera begirako sartu dira; halaber, nafar zinemagileen film luzeen eta laburren lagin heterogeneo bat, Punto de Vista Jaialdiari buruzko atal bat eta Montxo Armendarizi eskainitako jardunaldi akademiko bat. INAAC Fundazioa eta Nafarroako Filmoteka aholkularitza-lanetan aritu dira. Josetxo Goia-Aribe eta haren taldea, bestalde, ekimena musikaz girotzeaz arduratuko dira.

Newsletter

INAAC-ek Newsletter zerbitzua zure esku jartzen du. Gure jarduerei eta Nafarroako zinemari buruzko informazioa aldian-aldian jaso nahi baduzu, harpidetu zaitez.

newsletter
Izena ematea
 

Izena emateko, bidali hemen agertzen diren datuak.

Izena
Abizenak
Kategoria
Erakundearen izena
Hiria
Posta elektronikoa

 Albiste aldizkari hau Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuarena (INAAC) da. Aldizkaria jaso duzu INAACren albisteen zerrendan izena emanda zaudelako. Berriz ere jaso nahi ez baduzu, sakatu esteka hau. Formulario hau bidaltzearekin bat, onartzen dut nire datu pertsonalak fitxategi batean sartzea. Fitxategi horren titularra INAAC Fundazioa (Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutua) da, gizarte egoitza Iruñeko (Nafarroa) Antonio Pérez Goyena pasalekuan duena. Fitxategi hori Datuak Babesteko Espainiako Agentzian aitortuta dago. Aipatu fitxategiaren xedea Nafarroako ikus-entzunezko industriarekin lotutako albisteak bidaltzea da. Fitxategi horretako pertsona fisikoen datuak inola ere ez zaizkie hirugarrenei lagako. Zerbitzuan sartu, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubideak erabil ditzakezu helbide elektroniko honetara mezu bat igorrita: info.inaac@navarra.es, gaiari dagokion lekuan erabili nahi duzun eskubidea adieraziz, edo gure gizarte egoitzara gutun bat bidalita.

INAAC - Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutua
Antonio Pérez Goyena pasealekua, z/g - 31008 Iruñea (Nafarroa)
Tel. 848 424 750 - info.inaac@navarra.es

Lege oharra - Kontaktatu

Nafarroako Gobernua