Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutua (INAAC) Fundazio publikoa da, eta Nafarroan ikus-entzunezkoen kultura-politikako jardunak antolatzea eta garatzea du xede. Erronka garrantzitsuenak Film Commission (2009) eta Nafarroako Filmoteka (2011) abian jartzea da.
Era berean, 2010etik aurrera, ikus-entzunezkoen sorkuntzarako eta sorkuntza zinematografikorako laguntzak deitzen ditu, aurretik Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak deitzen zituenak.
INAAC -ek helburuak apurka-apurka lortu nahi ditu, plan arranditsu baten motorra izan nahi du. Horren barruan, irismen handiko ekintzak ezarri nahi dira zinematografiaren, bideoaren, multimediaren eta irudiaren kultura esparruetan, hainbat estrategiaren bidez: zabalkundea, trebakuntza, arte sorkuntza sustatzea, ikus-entzunezko industria babestea, ikus-entzunezko ondarea zaintzea eta sektorearen barruko ikerketa eta garapen programak sustatzea.
Ikus-entzunezkoen mundua kultura-industrien beste atal bat denez, INAAC-ek ikus-entzunezko sektorearen garapena bultzatzeko konpromisoa hartu du, kultura eta industria esparruetan, sektorea dinamizatzen duten eragileen eta Nafarroako agintari publiko guztien laguntzaz.