Zer da Inaac?
Aurkezpena
 
Zer da Inaac?
Aurkezpena
INAAC

(INAAC) Nafarroako Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutua irabazteko asmorik ez duen fundazio publikoa da. 2009ko urtarrilaren 26an sortu zen, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak proposatuta. Fundazioaren xedea Nafarroan ikus-entzunezko arteak eta zinema eta ikus-entzunezkoen sektorea sustatzea da.

INAACren lehenengo jardunetako bat Navarra Film Commission abian jartzea izan zen, Nafarroako Foru Komunitatean mota guztietako grabazio zinematografikoak eta telebistakoak edo publizitatekoak egitea sustatu, bultzatu eta indartzeko bulegoa.

2010ean Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren antolaketa eta sorkuntza zinematografikorako laguntzen deialdiaren kudeaketa bere gain hartu zituen.

2011n, Nafarroako Filmoteka sustatu da. Filmotekak Nafarroako ondare zinematografikoa berreskuratu, zaindu eta zabaltzearen ardura izango du.

INAAC - Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutua
Antonio Pérez Goyena pasealekua, z/g - 31008 Iruñea (Nafarroa)
Tel. 848 424 750 - info.inaac@navarra.es

Lege oharra - Kontaktatu

Nafarroako Gobernua