INAAC (Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutua) fundazio publikoaren zeregina da Nafarroan ikus-entzunezkoen arloko politika kulturaleko jarduerak zuzentzea eta aurrera eramatea.
Gaur egun, hauek dira fundazioaren lan arloak:
- Navarra Film Comission. 2009an sortu zen, erkidegoan filmak egin nahi dituzten ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalei lana errazteko helburuarekin.
- Nafarroako Filmoteka. 2011n sortu zen, bi asmorekin: Nafarroako ondare zinematografikoa berreskuratzea, zaintzea eta berritzea; eta ikus-entzunezkoen kultura zabaltzea, zikloak eta antzekoak antolatuta.
- Punto de Vista zinema dokumentaleko jaialdia. INAAC jaialdiko zuzendari lanetan aritzen da; nazioarteko jaialdi hori Iruñean egiten da urtero, otsailean.
- Ikus-entzunezkoak sustatzea. Arlo honetan, INAAC erakundeak, batetik, ikus-entzunezkoen sorkuntzarako eta sorkuntza zinematografikorako laguntzak ematen ditu urtero; eta bestetik, lankidetza hitzarmenak sinatzen ditu Nafarroako zinema jaialdiekin.